MARTXOAK 8
La campaña del 8 de marzo llama a visibilizar, valorar y repartir los cuidados entre toda la sociedad
El lema de la campaña del 8 de marzo es «¿Quién cuida? Hagámoslo visible. Hagamos nuestra parte« e insta a visibilizar, valorar y repartir las tareas de cuidado entre mujeres y hombres, y entre las instituciones y la sociedad en su conjunto.
Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du
Martxoaren 8ko kanpainaren leloa «Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna» da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.
Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko hiru alderdi azpimarratzen ditu. Alde batetik, agerian uzten du zaintza-lenen ikusezintasuna, eta ikusezintasun hori grafikoki iradokitzen da zaintzarekin lotutako elementuak agertuz, ondoan inor agertu gabe. Bestalde, azpimarratzen du zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak. Eta, azkenik, erantzunkidetasuna azpimarratzen du: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.