HAUR ESKOLA MARTXAN!
Nahiz eta ikasturte hau ezohikoa eta zaila izan, Haur Eskolan ilusioz beterik martxan hasi gara. Egokitzapena apurka-apurka gaindituz, gauza ezberdinak hasi gara lantzen.
Ikasturtean zehar, haurren errealitatea ardatza izanik hainbat ekintza aurrera eramango ditugu.
0-1 urteko gelan, argi-mahaiak, material sentsoriala, musika-tresnak, etabar erabiliko ditugu.
2 urteko geletan, berriz, gure emozioak aztertzen eta ezagutzen hasi gara. Egokitzapen aldiaren emozio eztanda aprobetxatuz Koloretako munstroa ezagutu eta gure laguna bihurtu dugu.
Guztion konpromesuarekin ikasturte berezi honi aurre egingo diogu!