MUNDU MAGIKORA BUELTA! ONGI ETORRI ESKOLARA!

Haur Hezkuntzako ikasleok gogotsu eta ilusio handiz bueltatu gara hainbeste falta botatzen genuen eskolara. Familiarekin egun asko igaro ditugu etxean, baina zelako mundua izango litzateke gure lagunak barik? Elkarrekin sortzen dugun mundu magikoa barik? Irakas-ikasteko prozesua beraien eskutik joatea barik? Argi dago eskolara bueltatzeko beharra genuela… eta eguna heldu zaigu!

Irailak 6ko gau horretan, sabeleko kili kiliak ziren nagusi….. urduritasunez esnatu, pintxo pintxo jantzi eta ilusio handiz eskolara abiatu ginen! Bagenekien horrenbeste espero genuen buelta hori, entzunda geneukanaren arabera, ez zela ohikoa izango; hau da, koronabirusak baldintzatuko zuela gure buelta.

Egia da hasieratik aldaketa batzuk somatu genituela: sartzeko fila berriak beste gelako lagunekin distantzia mantenduz, eskuak gelarekin garbitu, tenperatura neurtu,… Eta egunak igaro ahala, hori gure eguneroko errutina bihurtu da. Garrantzia handiko ohiturak dira, bai gu zein gure ingurukoak zaintzeko. Beraz, Haur Hezkuntzan, dekalogo bat barneratu dugu:

  • Gure gelakoekin baino ez gara ibiliko
  • Barandatik igo eta jeitsiko gara
  • Banan-banan eta trenean joan gara
  • Eskuak ondo garbituko ditugu
  • Tenperatura neurtu dugu
  • Maskara beti jantzita eramango dugu
  • Gure txokoan dauden gauzak erabiliko ditugu
  • Gela bakoitzari dagokion komuna erabiliko dugu
  • Gure patio zatian baino ez gara jolastuko
  • Gauzak ez ditugu ahoan sartuko
  • Doministiku edo eztula egiterakoan, ukondoa ahora hurbilduko dugu.

Lehenengo egunak gaindituta, martxan gara berriro ere! Letra, zenbaki,…ekin guztiz murgilduta gaude eta proiektu berriekin batera, jakintasunaren mundu magikora bidaiatzeko prest gaude, hain ondo zaintzen gaituzten maisu-andereñoekin batera! Beraz,… ONGI ETORRI ESKOLARA!

¡VOLVEMOS AL MUNDO MAGICO! ¡BIENVENIDAS/OS AL COLEGIO!

El alumnado de Educación Infantil por fin volvemos al colegio que tanto echábamos de menos con muchas ganas e ilusión. Hemos pasado muchos días en casa con nuestras familias, pero ¿Qué mundo sería sin amigas/os? ¿Sin ese mundo mágico que construimos juntos? ¿Sin ir de su mano en el proceso de enseñanza-aprendizaje? Está claro que necesitábamos volver al colegio… y ese día ¡ha llegado!

La noche del 6 de septiembre teníamos mariposas en el estómago… nos despertamos algo nerviosas/os, pero nos vestimos guapas y guapos y con toda la ilusión del mundo nos dirigimos al colegio. Sabíamos que esa vuelta tan ansiada no iba a ser la habitual, ya que tal y como habíamos ido escuchando, iba a estar condicionada por el coronavirus.

Ya desde el comienzo pudimos notar algunos cambios: nuevas filas para entrar manteniendo la distancia con las/os amigas/os de otras clases, limpiar las manos con el gel, toma de temperatura, … Algo que con el paso de los días se ha convertido en nuestro día a día, una rutina de gran importancia tanto para cuidarnos a nosotras/os mismas/os como a las/os que tenemos a nuestro alrededor. Por eso en Educación Infantil hemos creado un decálogo:

  • Solo jugaremos con las/os de nuestra clase
  • Subiremos y bajaremos por la barandilla
  • Iremos en el tren y de uno en uno
  • Las manos las tendremos bien limpias
  • Nos mediremos la temperatura
  • La mascarilla siempre la tendremos puesta
  • Únicamente utilizaremos los materiales de nuestro txoko
  • Utilizaremos el baño que corresponde a cada clase
  • Solo jugaremos en la parte de patio que nos corresponde
  • No meteremos cosas a la boca
  • Al estornudar o toser acercaremos el codo a la boca.

Superado los primeros días, ¡estamos de nuevo en marcha! Inmersos en letras y números y a través de los proyectos, estamos preparadas/os para viajar al maravilloso mundo del conocimiento; de la mano de todas/os nuestras/os andereños y maisus que tanto nos cuidan. Por tanto… ¡BIENVENIDAS/OS AL COLEGIO!

Últimas noticias

Imagen de INVENTIONS!

INVENTIONS!

22 junio, 2022

Imagen de AITA COLL

AITA COLL

25 mayo, 2022

Imagen de BERTSOLARITZA

BERTSOLARITZA

6 mayo, 2022

Más noticias

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies